XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai.

Ori ulertzen diagu.

Ni ogei ta amalau urterekin ezkondu niñun.

Ia ik orain dauzkaken alako bi.

Gurasoak etsi ta gero noski.

Eta ustegabeko oztopo bat izan zalako.

Ala bear nonbait.

Kontatu zion nola billatu zuen, eta Josetxo parrez lertu bearrean asi zan.

- Gu ere, bada, olako mirariren baten itxaropenetan bizi gaituk, jakiña.

- Zer besterik nai nuke nik? Badaukat bat begiz joa.

- Bai: auzoko Joanita.

Baiña arek ere bai i.

Ondo bazekit bere amak esanta.

Ez dek gure baserrirako emakume egokiagorik arkituko.

- Zoritxarrez, beste batekin dabil, ordea.

- Bai.

Iru urte auetan elkarrekin zebiltzak.

Baiña etzekit ez ote diran asarretu, Anttonik esan zidanez, eta oiek ortan begi zorrotza zeukatek.

- Lenengo zuri entzuten dizut.

Poztuko nintzake benetan.

Baiña berak ez dit olako ezertxorik esan.

- Ez.

Ori berak aurrea artzea irudituko zaiok.

- Amonak zurekin artu zuen, bada.

- Bai.

Ori dena moldatua zegoken bi auzoen artean, eta ura ere elizak artzeko naiko adiña bazeukaken.

Aitonak bere kezkak jaulki zizkion.

Amona arrastaka ikusten zuen guzietan, urrikaltzen zitzaion Josetxo.

Anttoni ere kezketan, bada; ta, egokiera zuen guzietan, kargatu ta tira ari zitzaion.

Etzuen gazteak pazientzi txikia.

Etzan bein ere bere onetatik ateratzen.

Entzun, ta eziñaren aurrean par egin bear.

- Asi dekan lan ederra erdizka egin dek oraindik.

Ea bukatzen dekan mesedez beste erdi ori.

Bestela, amonarik gabe geratuko aiz laster.

Nik ezin dit geiago.